HASIERA

  •  

    Enviando formulario...

    El servidor ha detectado un error.

    Eskerrik asko!

Poligono Torrelarragoiti, P5 · E1.

48170 Zamudio (Bizkaia)

94 452 29 68

CAS

EUS

Bezeroekin hurbileko tratua izatea gustukoa dugu. Hau ziurtatzeko, komertzialek bisitak egiten dituzte sarritan, eskaerak gestionatu eta beste edozein behar asetzeko. Banatzaileek, edozein momentutan, edozein produktu eskuragarri izatea ziurtatzen dute.

Bizkaian, eskaintzen ditugun zerbitzu eta gure produktuen kalitate onagatik, bezero askoren konfiantza eskuratu dugu. “Cervezas Damm”, “Agua Fuente Liviana” eta “Zumos Granini” bezalako marka ospetsuek, beraien produktuen banaketaren ardura eman digute.

 

Gure sistema logistikoari esker, bezeroa aldi oro izango du ziurtatuta bere behar guztiak, lan egiten dugun lurralde-eremu osoan.

GURE HISTORIA

Zer Nahi Duzu SL enpresa 2003ko otsailaren 3an eratu zen. 30 urtetako ibilbidea egin zuen Aguirre-Moyano enpresari erreleboa emanez. Banaketa lanak egiten zituen enpresa honi Zer Nahi SL enpresak artu zion erreleboa belaunaldi berriak.

 

Bizkaiko lurralde eremuan lan egiten dugu. Bilbo Handian eta eskuineko ibaiertzean presentzia nabarmena daukagu, bertako ostalariei kalitatezko produktuekin hornituz.

 

Zer Nahi Duzu SL-ren egoitza Zamudion (Bizkaia) dago, kokaleku estrategikoa bezeroen beharrak egoki asetu eta produktuen banaketa azkarra egin ahal izateko.

ZERBITZUAREN KALITATEAREKIN KONPROMETITUAK

Gure nortasunaren ezaugarri nagusienetako bat kalitatea da, bai produktuetan bai bezeroari eskaintzen zaion zerbitzuan. Ostalariak dituen behar izanak ezagutzen ditugu, horregatik gure zerbitzuaren kalitatea goi-mailakoa da. Gure gain hartu dugun konpromiso hau, gure zerbitzuen hobetze lan iraunkorrean oinarritzen da, urteetako esperientziaren ondorioz.

Bezeroaren eskaera jasotzen dugu.

Eskaera prestatu eta 24 ordu baino gutxiagotan entregatzen dugu.

Bezeroek, beraien eskaerak eta fakturak eskuragarri izango dituzte zernahi.com-en.